Suitzan, xenofobiari bai

Delitu larriak egiten dituzten immigranteak automatikoki kanporatzea onartu dute herritarren %53k

2010eko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Suitzan delitu larriak egiteagatikedo legez kanpo aritzegatik zigortutako atzerritarrak zuzenean kanporatzeko aukerari babesa eman diote herritarren %52,9k, igandean egin zen erreferendumean. UDC eskuin muturreko alderdiaren ekimenez antolatu dute galdeketa, iaz minareteak debekatzeko erreferenduma sustatu zuen alderdiaren ekimenez, hain zuzen ere; Suitzako indar politiko xenofobo horrek nagusitasuna eskuratu zuen 2003an.

Igandeko emaitzek agerian jarri dute herrialdeko zatiketa historikoa. Frantsez hiztunak diren lau eskualdetan soilik gailendu da ezezkoa -Basilea-Hiria, Geneva, Jura eta Neuchatel-, eta 26 eskualdeetatik 22tan garaile irten da baiezkoa, aleman hiztunetan. Kontseilu Federalak eta Suitzako Gobernuak herri bozketaren emaitzak berretsi eta gero, delitu edo krimen batengatik zigorra jaso ostean kondenatutako atzerritarrak kanporatu ahal izango ditu.

Alabaina, kasu larri horiez gain, UDCk moldatutako testuan zehazten dute diru laguntza publikoen alorrean iruzurra eginez gero ere kanpora daitezkeela atzerritarrak. Alde horretatik, UDCren proposamena neurriz kanpokoa iruditzen zitzaiolako, aginte federalak beste testu bat aurkeztu die boto-emaileei, hor zehaztu zutelarik zigortutako atzerritarren kasuak banan-banan aztertuko liratekeela.

Bigarren proposamen hori, baina, boto-emaileen %54,2k arbuiatu dute.Herri bozketa honek, berez, agerian jarri du herritar ugariren jarrera xenofoboa. Iazko azaroaren 29an, boto-emaileen %57k baiezkoa eman zioten minarete gehiago eraikitzea debekatzeko proposamenari. Emaitza baliogabetzeko beste ekimen bat jarri dute abian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.