15:45 aldera gertatu da atentatua, Heredako merkatuan, falafel ogitartekoak egiten dituten saltoki ezagun batean ondoan. Eztandak sei lagun hil ditu: ekintzailea bera eta azokan zeuden beste bost pertsona. Zaurituak 28 dira, eta horietatik sei larri daude.
Lekukoek agertu dutenez, atentatuak izu eta kaos handia sortu du inguru guztian.
Jihad Islamikoak bere gain hartu du erasoa, eta joan den igandean Israelgo Armadak talde horretako buruzagi Luai Saadi hil zuelako ordain gisa egin dutela agertu du. Israelgo Armada Gazatik erretiratu zenetik Israelen izan den aurreneko atentatu suizida da.
Mahmuk Abbas palestinarren presidenteak gogor gaitzetsi du erasoa, eta palestinarren interesen kalterako dela azpimarratu du.
Ekialde Hurbila