Suniten artean zatiketa gertatzen ari da Iraken. Iritzi kontrajarriak dituzte Konstituzioaren inguruan. Orain arte suni denak Konstituzioaren kontra egon dira, baina atzo aldeko jarrera azaldu zuen Irakeko Alderdi Islamikoak.
Gaur alderdi horrenen Falujako egoitzaren kontra atentatua egin dute gaur goizaldean. Bonba bat leherrarazi dute han, eta alderdiko ordezkariek esan dutenez, egoitza "erabat" suntsituta geratu da.
Irakeko Alderdi Islamikoaren ustez "muturreko sunitek" egin dute atentatua. Egoitzan inor ez zegoenez ez da inor zauritu, baina eraikinean kalte handiak izan direla jakinarazi dute.
Erasoa izan aurretik talde batek mehatxu egin zion Irakeko Alderdi Islamikoari, haiek xiitekin eta kurduekin akordioa lortu zutelako.
Irak