Suu Kyik ez du Juntarekin lan egitea baztertzen
NAYPYIDAW. Aung San Suu Kyi Myanmarko oposizioko buru eta Bakearen Nobel saridunak ez du baztertzen Junta Militarrarekin batera lan egitea. Hala ere, jakinarazi du militarrek azken hauteskundeetan egindako iruzurra salatuz bere alderdiak txosten bat aurkeztuko duela laster. Suu Kyi joan den asteburuan utzi zuten libre.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu