TAIWAN

Lehia geopolitikoaren erdian, bozak

Presidentetzarako hauteskundeak egingo dituzte gaur Taiwanen, AEBen eta Txinaren arteko gatazkaren gune esanguratsuenetako batean. Hiru dira hautagai nagusiak, eta Alderdi Demokratiko Progesistako Lai Ching-tek du irabazteko aukerarik handiena.

TAIWAN. HAUTESKUNDEAK.
Jendetza herenegun Taipein, Lai Ching-teren ekitaldi batean. EFE
Olatz Urkia
Taipei
2024ko urtarrilaren 13a
05:05
Entzun

Dena prest dago Taiwanen, gaur presidentetzarako hauteskundeak egiteko. Hiru alderdi nagusiak azkenera arte egon dira kanpainan murgilduta; horren erakusgarri, atzo sarritan pasatu ziren alderdien karabanak Taipei hiriburuan, bozgorailuen bidez botoa eskatzen. Eta atzerritik ere oso adi erreparatzen ari zaizkie hauteskundeei; izan ere, taiwandarrek AEBen eta Txinaren arteko gatazka geopolitikoaren erdi-erdian harrapatuta daramatzate azken hilabeteak. Txinak ere ez du ezkutatu gaurko emaitzek beretzat garrantzi handia dutela, eta  Txinako Alderdi Komunistak adierazi du taiwandarrek «gerra edo bakea» aukeratuko dutela boz hauetan.

Aukera handiena duen hautagaia Lai Ching-te da, orain arte Alderdi Demokratiko Progresistaren presidenteorde. Tsain Ing-wen bere alderdikideak baino jarrera gogorragoa erakutsi du Pekinekin. Kanpainan ziurtatu du ez duela Taiwan gerrara eraman nahi, eta Pekinekin hitz egitea izango duela helburu. Freddy Lim politikari eta heavy metal abeslari taiwandarra da Lai Ching-teren jarraitzaile sutsuetako bat. Ekitaldi politiko bat izan zuen atzo, eta oso argi du zein den bidea. Ez du «bai» edo «ez» erantzuten gerra izango den galdetuta, baina argi du, besteak beste, hau: «Ahulezia erakutsita ez dugu gerra eragotziko; are, militarki prestatu behar dugu Txinari mezua bidaltzeko. Inbasioa gertatuz gero gogor erantzungo dugula baldin badaki, ez du egingo; Pekinek ere ez du Ukraina edo Gazakoaren pareko kaos bat sortu nahi». Kontatu zuen tentsioa handia dela egunotan Taiwanen, baita familien barnean ere: «Edozein demokraziatan gertatzen da hori. Adibidez, ni Alderdi Progresista Demokratikokoa izanik gurasoek Kuomintang nahiago izatea, baina jendea aldatzen da, nik ere gaztetan propaganda komunista barnean sartua nuen, bat-batean hasi nintzen arte taiwandarra naizela ulertzen».

Oposizioko indar nagusi Kuomintangek, berriz, salatzen du Alderdi Demokratiko Progresistaren bidetik jarraituta Taiwanek ez duela ondo amaituko. AEBetara gehiegi gerturatu eta bi potentzien erdiko panpina bihurtu izana leporatzen diote gobernuari. Azken urteotan, Alderdi Progresistak AEBekin zenbait armamenturen salerosketa adostu ditu, baita boz batzuk galarazi dizkieten hainbat erabaki hartu ere: besteak beste, derrigorrezko zerbitzu militarra lau hilabetetik urte batera luzatzea.

Taiwango 2020ko hauteskundeak
 

Oraingoan, badago Kuomintangez eta Alderdi Demokratiko Progresistaz bestelako aukera bat: Taiwango Alderdi Popularra. 2019. urtean sortua da alderdi hori, eta bipartidismotik irteteko promesa egin du azken egun hauetan kanpainan. Taipeiko kaleetan zehar furgonetetan egin zuten ordu bateko ibilaldian eraman zuten kazetaria. Banderatxoak mugituz, zera zioten: «Utz dezagun atzean bi alderdien garaia, eta salbatu dezagun Taiwan!». Cynthia Wu presidenteorde hautagaiak esan du beste bi alderdiek eskaini ezin duten zerbait dakartela: borroka ideologikoa gorabehera, konponbide praktikoak eskaintzea. Azken hilabeteotan Alderdi Progresistak galdu dituen jarraitzaile gazte asko bando horretara pasatu dira, baina ez dira nahikoa hauteskundeak irabazteko izateko.

«Ahulezia erakutsita ez dugu gerra eragotziko; are, militarki prestatu behar dugu Txinari mezua bidaltzeko». 

FREDDY LIMPolitikaria eta musikaria

Taiwanen, beste ikuspuntu bat

Oraingoan, badago Kuomintangez eta Alderdi Demokratiko Progresistaz bestelako aukera bat: Taiwango Alderdi Popularra. 2019. urtean sortua da alderdi hori, eta bipartidismotik irteteko promesa egin du azken egun hauetan kanpainan. Taipeiko kaleetan zehar furgonetetan egin zuten ordu bateko ibilaldian eraman zuten kazetaria. Banderatxoak mugituz, zera zioten: «Utz dezagun atzean bi alderdien garaia, eta salbatu dezagun Taiwan!». Cynthia Wu presidenteorde hautagaiak esan du beste bi alderdiek eskaini ezin duten zerbait dakartela: borroka ideologikoa gorabehera, konponbide praktikoak eskaintzea. Azken hilabeteotan Alderdi Progresistak galdu dituen jarraitzaile gazte asko bando horretara pasatu dira, baina ez dira nahikoa hauteskundeak irabazteko izateko.

Garai hartako bunker baten inguruko etorbide luzeetako batean topatu zuen kazetariak Weng, herenegun. 50 urte inguruko emakume hori Quemoy irlan bizi da, eta taxi gidaria da; sarritan Xiamenetik bisitan etortzen diren turista txinatarrak eramaten ditu autoan, eta irlan gehienek Kuomintang hautatzearen arrazoiaz hitz egin zuen: «Txinatar askok ez dute gerrarik nahi, baina beste batzuek nahitaez Taiwan Txinari batzea nahi dute. Guk hemen autonomia babestu nahi dugu; hala ere, agian quemoydarrontzat are garrantzitsuagoa da bakea. Gurasoek gerra bizi izan zuten, eta beldur dira, ez dute horrelakorik nahi berriz».

«Batzuetan sentitzen dugu Taiwanek ez gaituela kontuan hartzen. Guk kulturalki tradizio luzeagoa dugu Txinarekin, eta ez diogu gorrorik».

SE PU-TONGZinegotzia Quemoyn

Ontziak ez lehorreratzeko oztopoz beteta dagoen hondartza batean, Kuomintang zergatik nahiago duten azaldu du Quemoyko zinegotzi Se Pu Tongek: «Txinatik oso gertu gaude, Txinaren eta Taiwango irla nagusiaren artean, eta batzuetan sentitzen dugu Taiwanek ez gaituela kontuan hartzen. Guk kulturalki tradizio luzeagoa dugu Txinarekin, eta ez diogu gorrotorik. Taiwani ere ez, gure autonomia babestu nahi dugu, baina nahiko abandonatuta sentitzen gara, Taipei eta Pekinen eta Pekin eta Washingtonen artean. Oreka lortu behar dela uste dut: baliteke alde batera gehiegi joanez gero Quemoyk berriz gerra baten erdian amaitzea».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.