Tarik Azizudin Pakistanen Afganistango enbaxadorea ageri den bideoa zabaldu du gaur Al Arabija telebista katek, eta miliziano talibanek bahituta daukatela dio bertan. Otsailaren 11n desagertu zen Azizudin, Afganistango hiruburu Kabulera zihoala. Ordutik ez da haren berririk izan.
Bideo zintan osasunez makal dagoela esaten du Azizudinek, "hipertentsioa eta bularreko mina" dituela. Halaber, Pakistango agintariei galdegin die milizianoen eskaerak aintzat hartzeko.
Afganistan