Afganistango talibanen buruzagietako bat hil duela iragarri du ISAF Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarrak. Iragan apirilaren 13an Dangam eskualdean eginiko bonbardaketa batean hil zen Al Kaeda erakundeko kide zen Abu Hafs al Najdi.
Kunar eskualdean gerrillariak errekrutatzeaz, entrenatzeaz, armak banatzeaz eta erasoak antolatzeaz ardurazten zen Abu Hafs al Najdi, ISAFen arabera.
Horrez gain, igande gauean Kandaharko presondegitik ihes egin zuten presoetatik 65 atxilotu dituzte segurtasun indarrek. 500 lagun inguruk 320 metroko tunel batetik ihes egin zuten; gehienak talibanak ziren.