TANKEAK RIO DE JANEIROKO 'FAVELETAN'

2010eko azaroaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Brasilgo Rio de Janeiro hirian ez da giro asteburutik. Polizia hiriko 28 faveletan sartu da narkotrafikoari aurre egiteko asmoz, baina hangoen indar erakustaldia handia izan da; orotara 55 auto erre eta, honez gero, 30 lagun hil dira liskarretan -beste 200 lagun atxilotu dituzte-. Vila Cruceiro en la Penha favela arriskutsuan tankeak sartu zituzten atzo: aurreneko aldia da kaleetara horrelako auto militarrak atera dituztela, 50 kalibreko metrailadoreak eta guzti -irudian-. 2016ko Olinpiar Jokoak hiri hartan egingo dira, eta narkotrafikatzaileen eskuetan dauden kaleen eta auzoen segurtasuna bere gain hartu nahi du gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.