Tel Aviveko manifestazioan bere buruari su eman zion Israelgo herritarra hil egin da

2012ko uztailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Joan den larunbatean, haserretuen mugimenduaren urtemuga ospatzeko martxa egin zuten Tel Aviven, eta Moshe Silmanek bere buruari gasolina bota eta su eman zion bertan. Silmanek 57 urte zituen, eta suak bigarren eta hirugarren graduko erredurak eragin zizkion gorputzaren %95ean. Sheba hiriko Tel Hashomer erietxera eraman zuten, eta atzo hil zen. Yuval Katefek adierazi duenez, medikuek herenegun kendu zioten indarberritze tratamendua, eta, ordutik, oxigenoa eta seruma bakarrik zituen lagun.

Silmanek duela hilabete batzuk bat egin zuen haserretuen mugimenduarekin, bere egoera ekonomikoak okerrera egin zuelako. Haren immolazio ahaleginaren ondoren, gutxienez beste hamabost lagunek gauza bera egingo dutela esanez mehatxu egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.