«Terrorismoa» ekartzea egotzi dio Frantziako Barne ministroak UMPri

Christian Jacob UMPko eledunaren iritziz, Vallsek dimisioa eman behar luke egindako adierazpenengatik

Erredakzioa
2012ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Kalapita sortu dute Frantziako Parlamentuan Manuel Valls Barne ministroak egindako adierazpenek. Aurreko bi agintaldietan gobernuan egondako UMP alderdiari Frantziara «terrorismoa itzultzearen» errua egotzi zion atzo Vallsek atzo.

Eric Ciotti UMPko diputatuak delinkuentzia datuei buruz egindako galdera bati erantzunez egin zituen adierazpenok Barne ministroak. Ciottik zalantzan jarri zuen Frantziako Gobernuak auzi horri buruz emandako datuen fidagarritasuna, eta hori aditzean oldartu zitzaion Vals: «Zuek zarete huts egin duzuenak, eta frantziarrek orain ordaindu behar dute azken hamar urteotako segurtasun politika eskasa». UMP gobernuan zegoela, segurtasun esparruan «ezertarako balio ez duten legeak eta indarrean jartzen ez direnak» egitea leporatu zion aurreko gobernuari: «Porrota, zuek zarete; delinkuentziaren gorakada, zuek zarete; jendarme postuetan egindako murrizketak, zuek zarete; terrorismoaren itzulera herrialde honetara, zuek zarete; frantziarren banaketa, zuek zarete».

Horren ostean, UMPko parlamentari batzuk protestaka hasi ziren ozenki, eta tentsio unerenbat ere izan zen; alderdi kontserbadoreko ordezkari batVallsen gainera jauzi egiten saiatu zen, eta Diputatuen Ganberako bilkura eten behar izan zuten. Amaieran, Christian Jacob UMPko parlamentuko bozeramaileak esan zuen Vallsek dimisioa eman behar lukeela: «[Francois Hollande] presidenteak pentsatu behar luke haren presentzia gobernuan nahi duen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.