Tibeteko Legebiltzarrari ordezkoa izendatzeko eskatu dio dalai-lamak

2011ko martxoaren 15a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Gehiago itxaron gabe ordezkoa izendatzeko prozesua abian jartzeko eskatu dio dalai-lamak Tibeteko Legebiltzarrari. Erreforma demokratiko baten bidez, boterea «herriak aukeratutako lider bati» emateko asmoa berretsi du.

Tibeteko auzia konpondu artean erbestean dauden instituzioek bizirik egon behar dutela ere azpimarratu du. Hori horrela, dalai-lamaren menpekoa izango ez den sistema ezartzeko lan egin behar dutela azaldu du.

Datorren igandean erbestean bizi diren 80.000 tibetarrek lehen ministroa aukeratu ahal izango dute. Konstituzioa aldatuz gero, orain arte dalai-lamaren funtzioak har ditzake bozetan garaile suertatzen denak.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA