Tibeten, adingabe bat hil da bere buruari su emanda
Txinako Alderdi Komunista bere buruzagitza berria aurkezten ari zen ordu berean, Tibeten 14 urteko gazte bat hil zen bere buruari su emanda, Xinhua agentziak jakinarazi duenez. Azken hamar egunetan Tibeten hamar lagunek eman diote su beren buruari, eta erdiak hil dira. Tibeten eskubide nazionalak aldarrikatzeko ekintzak izan dira, herri horren aldeko erakundeek azaldu dutenez. Txinako Alderdi Komunistaren kongresua baliatu dute oihartzuna lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu