Arma eskuetan, tiroka sartu, eta gutxienez 20 zauritu dituela zabaldu dute hango hedabideek, baina, iturri ofizialen arabera, onik daude erasotzaileak bahituta eduki dituen guztiak.
Hesse estatu federaleko Barne Saileko arduradun Peter Beuthek eman ditu aurreneko informazio ofizialak: gizonezkoak lau tiro egin ditu, zinemetara sartu, eta han gotortu da. Polizia berehala joan da hara, eta, erasotzaileak bahituak zituela egiaztatu duenean, tiro egin dio, hil duen arte. Beste biktimarik dagoen ez dakiela esan du.
Efe berri agentziak berri eman duenez, 15:00etan hasi da erasoa, eta aurpegia estalita zeramala sartu da gizona. Sorbaldan gerriko bat zeraman, munizioarekin.
Hango hedabideek zabaldu dute gutxienez 20 zauritu daudela, eta litekeena dela horietako batzuk Poliziak botatako gasen ondorioz gaizkitu izana.