'Kelly auzia'

Tony Blair: "Akusazioak egia balira, dimititu egingo nukeen"

Bi ordu eta erdiz deklaratu du Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroak `Kelly auziko' James Hutton epailearen aurrean. Bere kontrako akusazio nagusia ukatu egin du: Irakeko suntsipen handiko txostena ez zutela "puztu" ziurtatu du. Akusazio hori egia balitz, dimisioa aurkeztuko zukeela nabarmendu du Blairrek. David Kellyren izena hedabideetara iristearen "azken ardura" berea dela onartu du, ostera, Blairrek; dena den, filtratzeko erabakia ez zela bere izan, funtzionarioena baizik, eta "joko arau zuzenak segituz" jardun zutela adierazi du.

2003ko abuztuaren 28a
17:22
Entzun
"Irakeko suntsipen handipen handiko armei buruzko txostena puztu izana oso akusazio larria da. Egia balitz, dimititu egingo nukeen", esan du Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroak 'Kellay auzia' ikertzen ari den James Hutton epailearen aurrean.

"Txostenaren helburua gerraren aldeko gure argudioak ematea, eta, era berean, gai horren inguruko azalpenak eman behar zirela zergatikk uste genuen argitzea zen", adierazi du Blairrek. Ildo horretatik, txostenaren edukia ez zutela "puztu" ziurtatu du. Txosteneko puntu korapilatsuenari buruz, hots, Saddmek 45 minututan suntsipen handiko armekin eraso bat hasteko gaitasuna zuela esaten zuenari buruz, inolako iruzkinik egin zuenik ez duela gogoratzen azpimarratu du Blairrek.

David Kelly zientzilari, suntsipen handiko armetan aditu eta Gobernuko aholkulariaren heriotzaren inguruan, berriz, BBCri informazioa eman zion 'satorra' hura izan zela filtratzekoa agindua ez zuela berak eman ziiurtatu du Blairrek; "ohiko joko arau zuzenak segituz" zenbait funtzionariok hartu zutela. Dena den, Kellyren izena zabaldu izanaren "azken ardura" berea dela onartu du Blairrek.

Gobernuko zenbait iturritan oinarrituta BBCk plazaratu zuenez, Blairren Gobernuak "puztu" egin zuen Irakeko suntsipen handiko armei buruzko txostena, hain zuzen ere, Saddam Husseinen aurkako erasoa iritzi publikoaren aurrean justifikatzeko.

BBCko kazetari Andrew Gilliganen iturria — Gobernuko `satorra'— David Kelly zientzilaria izan zela filtratu zen albistea atera eta gutxira. Kellyk, agi denez, ezin izan zuen presio hori jasan, eta bere buruaz beste egin zuen uztailaren 18an.

Kellyren heriotzak zalaparta handia sortu zuen Erresuma Batuan, eta James Hutton epaileari eman zioten haren inguruko guztiak ikertzeko eskumena. Hutton epaileak Interneten jarri ditu orain arteko hainbat ikerketaren emaitzak, helbide honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.