Katalunia

Torrentek atzera bota du parlamentuko saioa bertan behera uzteko eskaera

Independentisten eta Puigdemonten "ametsen esanetara" egotea egotzi dio Ciudadanosek Torrenti.

Ines Arrimadas. ANDREU DALMAU, EFE
2018ko martxoaren 22a
14:58
Entzun

Arratsaldean egitekoa den inbestidura saioa bertan behera uzteko eskatu dio Ciudadanoseko Ines Arrimadasek parlamentuko presidenteari, argudiatuta saioaren helburu bakarra "nahasmena luzatzea" dela. Ordea, Roger Torrentek iragarri du ez duela iragarriko ez Parlamentuko Mahaiaren bilerarik eta ezta bozeramaileen batzordearenik ere, iritzita irizpide politikoetan oinarritzen dela eskaria.

Arrimadasek kritikatu egin du Torrenten jarrera, eta leporatu dio gaueko hamarretan "eskuragarri" dagoela Carles Puigdemonten "aginduak betetzeko", baina gero haientzat ez duela denborarik izan gaur goizean. Arrimadasen arabera, independentistek ez dute nahi Turull presidente aukeratzea, "euren helburu bakarra 155.arekin aurrera egitea da".

Berez, legediaren arabera, alderdi batek halako eskaera bat egiten duenean Parlamentuko Mahaia deitu behar du presidenteak, baina ez du zertan egun berean egin. Hala, Torrenten inguruko iturriek adierazi dutenez, aurrerago deituko du hark bilerara.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.