Atzo egin zituzten presidentetzarako bozak Errumanian eta %50,43ko babesarekin Traian Basescuk lortu du garaipena, bozen %95,4 zenbatuta dituztenean. Parte-hartzea, berriz, %57,9koa izan da.
Alderdi Sozial Demokratako kidea da Basescu eta datozen bost urteetan presidente kargua betetzen jarraituko du. Presidentearen helburu nagusiak estatu eredua modernizatzea, ustelkeriarekin amaitzea eta krisia gainditzea dira.
munDUA