Nekazaritza

Transgenikoen aurka gose greba hasi dute Bovek eta beste hamabost bat lagunek

Genetikoki aldatutako arto hazien erabilera galarazteko eskatzen diote Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteari.

2008ko urtarrilaren 3a
12:19
Entzun
Jose Bove Confederation Paysanne nekazari sinditatuko eta mugimendu altermundialistako buruzagiak gose greba hasi du Frantziako Gobernuak arto trasngenikoaren erabilera galaraz dezan eskatzeko. Zehazki, Europako Batasunari gai horretan aurre egiteko eta babes klausula erabiltzeko galdegin diote Sarkozyren Gobernuari; Bruselak baimendu arren genetikoki aldatutako landareak galarazteko aukera ematen die estatu kideei babes klausulak.

Arto trasngeniko bakarra lantzen da egun Frantzian, Monsanto multinazional estatubatuarrak merkaturatzen duen Mon810 artoa.

Bovek ez ezik, beste hamabost bat lagunek ekin diote gose grebari, Paris erdialdeko egoitza batean.Hasiera batean, Eiffel dorrearen azpian jarriko zirela iragarri zuten, baina negua izanik aukera hori ez litzatekeela serioa agertu du gaur Bovek. Nekazari herri bateko alkatea eta enpresa bateko burua daude Boverekin batera barauan jarri direnen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.