"Segurtasuna" bermatzea du helburu AEBetako presidenteak. Mexikoren mugan hesia eraikitzeko asmoa du, eta atzo jakinarazi zuen, murru hori eraiki artean armada bidaliko duela hara. "Urrats handia da", esan zien komunikabideei. "Ezin dugu onartu jendea gure herrialdera sartzea modu ilegalean, desagertuaz eta auzitegien aurrean azaldu gabe". Mila migratzaile inguruko karabana bat mugara bidean zen atzo.
Karabana hori desegin egin zela jakinarazi zuen Mexikok, eta Trumpek beretzat hartu zuen horren arrakasta. Nolanahi ere, Mexikok gogor salatu du Trumpen jarrera, eta azpimarradu du bere migrazio politika subiraua dela eta ez diela erantzuten kanpoko presioei.
Mexikok nabarmendu du berak ez duela legez kanpoko migrazioa sustatzen, eta migratzaileen karabana hori urtero gertatzen dela 2010az geroztik, salaketa gisara. Desegin bada, hura osatzen zutenek hala erabaki dutelako izan dela nabarmendu du.