Tunisiako erregimeneko kideak ezinen dira bozetara aurkeztu
Tunisiako erreforma eta trantsizio politikorako Kontseilu Gorenak debekatu egin die bozetara aurkeztea Zine el Abidine Ben Ali diktadorearen gobernuan eta alderdian erantzukizun karguak izan zituztenei. Azken hamar urteetan postu horietan egon direnei eraginen die neurriak. Bozen zerrendetan, emakumeen eta gizonezkoen arteko parekidetasuna errespetatu beharko da.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu