Tunisiako protestak Aljeriako hainbat hiritara zabaldu dira

Prezioen igoera eta etorkizunik iluna salatzeko protestatan liskarrak izan dituzte segurtasun indarrekin

Erredakzioa
2011ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Liskarrak zabaltzen ari dira, eta jarraituko dute. Tunisian eta Aljerian kalera atera dira gazteak, langabe, etorkizun iluna dutenei egoera ezin jasangaitzagoa egin zaielako asteon, oinarrizko elikagaien prezioak igotzen ikusi dituztenean. Bai Tunisian eta baita Aljerian ere bat batekoak izan dira protestak, baina indar asko izaten ari dira, eta errepresioa erasoen neurrira.

Aljeriako hiriburuan, Aljerren, eta biztanle gehien dituen bigarren hirian batez ere,Oranen, liskarrak oso gogorrak izan ziren atzo Poliziaren eta manifestarien artean, baina istiluak dozenaka hiritara zabaldu dira. Aljeriako iskanbiletan Tunisiakoan baino gazte gutxiagok hartu dute parte oro har, baina istiluak handigoak izan dira, eta segurtasun neurrien erantzuna ere bai. Asteartean hasi ziren, atzo geldiezin ziruditen manifestazioek.

Olioaren eta azukrearen prezioen igoeran jarri dute gazteek indarra, baina lan aukera eskasaduen gaztearen deskontentua da azken batean kaleratu dena, eta haren beharrei erantzuteko gaitasunik ez duten bi errejimenen itolarria. «Lehen beharretarako produktuak diruz laguntzen jarraituko du Gobernuak», esatera atera da Mustafa Benbada Aljeriako Merkataritza ministroa giroa baretzeko asmoz.

Inmolazioa abiapuntu

Tunisian duela hiru aste bere buruaz beste egiten saiatu zengazte saltzaile baten gertaerak asaldatu zituen gazteak. Poliziak bere produktuak saltzeko erabiltzen zuen orga irauli zuen protesta batean parte hartzen ari zela, eta inmolatzea erabaki zuen. Herenegun hil zen ospitalean erreduren ondorioz, eta egun horretan bertan8.000 abokatuk greba egin zuten, letratuen %95ek.

Baina gazteen erreakzioak ezustekoa eman dio oposizioari, eta orain aukera ikusten du erregimenaren kontra eraginkorra izateko. Herritarren eskaera legitimoei erantzunik ez dela egon salatu du, eta protestei indarrez erantzutea beste biderik ez duela jakin erabiltzen. Protestak jarraitzeko ekimenak iragarri dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.