mundua

Turkiak Al Kaedako ustezko 40 kide atzeman ditu

2011ko apirilaren 12a
11:18
Entzun 00:00:00 00:00:00

Turkiako Poliziak Al Kaedako ustezko 40 lagun atxilotu ditu gaur Istanbulen. 50 etxe miatu dituzte poliziek eta, Cihan berri gentziaren arabera, dokumentazio asko eraman dute. Beste iturri batzuek diote atxilotuen artean dela Al Kaedak Turkian daukan burua: Halis Bayancuk.

2003an han atentatu suizida garrantzitsuak izan zirenetik —58 lagun hil zituzten—, Poliziak antzeko operazio ugari egin du. Iaz, esate baterako, 120 lagun atzeman zituen.

Al Kaedak Turkian 2007an egin zuen azkeneko atentatua: AEBetako kontsulatuaren aurkako erasoan hiru polizia eta ustezko hiru ekintzaile zendu ziren.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA