Mundua

Turkiak dio 11 gerrillari kurdu hil dituela borroketan

Ankararen arabera, azken bost egunetan PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren gerrilla taldeko 33 ekintzaile hil ditu gutxienez. Iturri kurduek ez dute datua baieztatu.

2008ko uztailaren 16a
11:42
Entzun 00:00:0000:00:00
Turkiako armadak jakinarazi du atzo PKK Kurdistango Langileen Alderdiko 11 gerrillari hil zituela Hakkari probintzian (Ipar Kurdistan), Iraken menpeko Kurdistandik (Hego Kurdistan) gertu. Militarrei jarraiki, gerrillarien kontrako erasoaldia ez da bukatu. Iturri kurduek ez dute datua baieztatu.

Gaineratu duenez, azken bost egunetan soldadu turkiarren eta gerrillari kurduen artean izandako borroketan gutxienez 33 gerrillari hil dira. Astelehenean Sirnak probintzian, hainbat enfrentamendutan, 22 gerrillari hil zituzten.

PKK 1978an sortu zuten ekintzaile marxista eta nazionalista batzuek, tartean Abdula Oçalanek -egun Turkiako uharte batean preso-. Turkiak kurduen eskubideak urratzen zituela ikusirik, borroka armatuari ekin zion 1984an. Hainbat su-eten eman ditu urteotan, baina Turkiako armadaren erasoengatik eta Poliziaren zapalkuntzagatik horiek bertan behera geratu izan direla salatu du gerrilla taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.