Turkiak eta Irakek PKKren aurka egiteko lankidetza indartu dute

Bagdadek jakinarazi du «beharrezkoa bada» iparraldeko mugara armadako tropak bidaliko dituela

Erredakzioa
2011ko urriaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Turkiak eta Irakek PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren aurka egiteko lankidetza indartzea adostu dute. Ahmet Davutoglu Ankarako diplomazia buruak, hain justu, PKK bi herrialdeentzako mehatxua dela adierazi du.

Turkiaren presioaren aurrean, Bagdadek «beharrezkoa bada» bi herrialdeak batzen dituen mugara armada bidaltzeko prest dagoela jakinarazi du, eta Ankarak pozez hartu du iragarpena, horrela mugaz gaindiko operaziorik egin beharko ez duelako.

Azken hilabeteotan Turkiako armadaren aurkako erasoak indartu ditu PKK-k eta 60 soldadu inguru hil dituzte. Eraso gehienak Iraketik egin dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.