Turkiako mugan erasoaldiarekin jarraitzeko asmoa du Siriako armadak

Jisr al Shagur hiria asteburuan kontrolpean hartu dute militarrek; muga gurutzatu duten iheslariak 10.000 dira

Erredakzioa
2011ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Jisr al Shagur hiria herenegun kontrolpean hartu zuen armadak, baina, hala ere, Turkiako mugako operazioa ez du bukatutzat eman. Hurrengo erasoa hegoalderago, Maarat al Numan hirian, egiteko asmoa du erregimenak, BBC kateari armadako jeneral batek adierazi dioenez. Asteburuko erasoalditik ihesi «talde armatuak» hiri horretan babestu direla dio jeneralak.

Gatazkatik ihesi Turkiara jo duten errefuxiatuak, berriz, 10.000 dira, NBEk dioenez. Herenegun bertan, Jisr al Shagurko erasoaldia bukatu zen egunean, mila gehiago iritsi ziren. Bertze ehunka muga inguruan daude, Siriako armadak zer eginen zain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.