Turkia

Turkiako Poliziak hamahiru pertsona atxilotu ditu Istanbulgo atentatuarekin zerikusia dutelakoan

Estatu Islamikoaren ustezko kideen kontrako sarekadarekin erantzun dio Turkiako Poliziak joan den astearte gauean Istanbulgo Ataturk aireportuan izandako atentatuari.

Biktimen gertukoak, negarrez. DENIZ TOPRAK / EFE
2016ko ekainaren 30a
08:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Anadolu Turkiako berri agentziak zabaldu du albistea. Terrorismoaren Kontrako Polizia segurtasun indar berezietako kideekin batera ari da sarekada egiten. Gutxienez hamasei etxebizitzatan sartu dira Istanbulgo hiru auzotan, eta gutxienez lau lagun atxilotu dituzte han. Esmirnan, berriz, bederatzi pertsona atxilotu dituzte Eirekin ustez harremanetan egon direlakoan.

42 hildako eta 200 bat zauritu eragin zituzten hiru suizidak zartarazitako bonbek. Berehala esan zuen Turkiako Gobernuak Estatu Islamikoak egin zuela, baina oraindik ez du inork bere gain hartu.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.