Turullek dio Generalitateak ez duela bozetara deitzeko asmorik

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak baztertuta dauka hauteskunde autonomikoak antolatzea. Hori ez dago haren aukeran artean. Hala esan du Jordi Turull Kataluniako Gobernuko bozeramaileak.

2017ko urriaren 22a
10:34
Entzun

Espainiako Gobernuak 155. artikulua aplikatuko duela jakin ostean, Puigdemontek legebiltzarrari eskatu zion osoko bilkura egin eta aurrera begira nola jokatuko duen erabakitzeko. Turullek berretsi du aste honetan egingo duela osoko bilkura hori legebiltzarrak, eta hark erabakiko duela. Baina, urriaren 1ean herritarrek emandako mandatua betetzeko bidean hartuko du erabakia legebiltzarrak, bere arabera. Eta ez du  deituko huteskundeetara.

RAC 1 irratian egin dioten elkarrizketan "legetik kanpo" jartzea egotzi dio Turullek Espainiako Gobernuari. "Katalunia Legebiltzarrak erabakitzen duena izango da, hura da herritarren ordezkari zilegia. Ez da izango beste batzuek nahi dutena". Duintasun instituzional kontua ere badela esan du.

Espainiak "demokratikoki aukeratutako instituzioei estatu kolpea" egin diela salatu du Turullek, eta Europako agintariei ere adi begiratzeko eskatu die: "Honek Europaren baloreei eragiten die".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.