Taiwan

Txikizio handia eragin du Taiwanen 6,4 graduko lurrikara batek

Hualien hirian sentitu da gogorren astindua, gutxienez hotel bat erori da eta bi pertsona hil dira.

Hualienen erori den hotela. STR
2018ko otsailaren 6a
19:47
Entzun

Argindarrik gabe gelditu dira 700 etxebizitza inguru Taiwanen. Irlaren ipar-ekitaldean gertatuta da lurrikara, eta Hualien eta Nanao hirietan sentitu da gehien. Bertako hedabideen arabera, nabarmenak dira kalteak. Jendea erreskatatzen ari dira, eta berri agentzien arabera, gutxienez bi lagun hil eta 150 zauritu dira.

Tongshuai hotelean ehun lagun inguru daude harrapatuta. Suhiltzaileen arabera, lehen hiru solairuak jauzi dira. Eraikin gehiago ere erori dira, lehen berrien arabera.

Hualiendik 21 kilometro ingurura izan du epizentroa astinduak, bederatzi kilometro eta laurehun metroko sakoneran. Ameriketako Estatu Batuetako sismologia zentroak 6,4 gradukoa dela esan du, baina Taiwanek 6koa izan dela dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.