1990
•Rettig batzordea. Egiaren eta Baketzearen Batzorde Nazionala —Rettig izenez ezaguna— izan zen lehena Augusto Pinocheten diktaduran izandako giza eskubideen urraketak ikertzen. Patricio Aylwin presidenteak sortu zuen, eta, bederatzi hilabeteko ikerketaren ondoren, 1991ko otsailaren 8an argitaratu zuten txostena. Jasotako 3.550 salaketetatik 2.296 onartu zituzten, desagerpenak eta exekuzioak aintzat hartuta.
2004
•Valech batzordea. Espetxeratze Politiko eta Torturei Buruzko Batzordea —Valech batzordea— 2003an sortu zuten, Ricardo Lagos presidenteak hala eskatuta. Rettig batzordearen hutsuneak betetzea zuen xede; horregatik, tortura eta atxiloketa kasuak ere ikertu zituen. 2004ko azaroaren 28an txostenaren berri eman zuen presidenteak. 33.221 atxiloketetatik 27.255 jo zituzten biktimatzat.
2011
•Valech batzordearen bigarren txostena. 2004. urtean kaleratutako txostena eguneratu du batzordeak. Hemezortzi hilabete eman dituzte kasu berriak ikertzen, eta 32.000 salaketetatik 9.800 onartu dituzte. Badirudi txosten horrekin amaitutzat emango dutela ikerketa.