Ustelkeria leporatuta auziperatu eta etxean atxilotuta zeuden Augusto Pinochet diktadore ohiaren emaztea eta hiru seme-alaba. Atzo, baina, aske geratu ziren bermea ordaindu ostean. Txileko presidente Ricardo Lagosen esanetan, horrelako albisteak ez dira onuragarriak Txilerentzat.