Txilek Salvador Allenderen heriotza ikertuko du lehen aldiz

Militarrek hil zutela uste dute batzuek; gehienek, ordea, estatu kolpea ikusita bere buruaz beste egin zuela

Erredakzioa
2011ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Augusto Pinochetek estatu kolpea eman zuen egunean hil zen Salvador Allende Txileko presidente ohia, 1973ko irailaren 11n. Hasiera batean militarrek hil zutela zabaldu zen. Handik urte batzuetara baina, presidentearen medikuak Allendek bere buruari tiro egin ziola kontatu zuen. Txileko Justiziak lehen aldiz kasua ikertuko du, Santiagoko apelazio auzitegiko fiskalak aurkeztutako beste 725 kasurekin batera. Guztiak Pinocheten diktadura garaiko giza eskubideen urraketen inguruko kasuak dira.

Sergio Muñoz 1973. eta 1990. urteen artean giza eskubideen urraketak ikertzeko ardura duen auzitegi goreneko epaileak jarri zuen prozesua martxan, joan den urtean. Izan ere, inoiz ikertu gabeko delitu ugari zeudela ohartu zen. Orain, kasu guztiak ikertuko dituzte.

2.300 hildako

Latinoamerikako ezkerreko lehen esperimentua izan zen Allenderena, demokratikoki heldu baitzen boterera eta erakunde publikoetatik garatu baitzituen bere programak. Pinocheten estatu kolpeak baina ezkerreko erregimena zapuztu zuen. Hamazazpi urtez iraun zuen agintaldian, estatuko agenteek 2.300 pertsona inguru hil zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.