Kutsadura

Tximuekin eta gizakiekin esperimentuak egitea egotzi diete hainbat auto konpainiari

Alemaniako hainbat komunikabidek plazaratu dutenez, esperimentuetan autoek isuritako gasak arnastuarazi zizkieten.

Diesel autoen isurien aurkako prtesta bat, Berlinen. CLEMENS BILAN, EFE
2018ko urtarrilaren 29a
13:26
Entzun

Garraioarekin lotutako Osasunari eta Ingurumenari buruzko Europako Elkarteak eskatuta egin zituzten 2015ean esperimentuok, Alemaniako hainbat egunkarik zabaldu dutenez. Elkartea Volkswagen, Daimler eta BMW autogintza enpresek sortua da, eta kazeten arabera, autoek isurtzen dituzten gasek osasunean duten eragina ikertzea zuten helburu.

Hala, hamar tximu gela itxi batean sartu zituzten eta VW Beatle baek isuritako gasa arnastera behartu. Horretaz gain, gasak pertsonetan zuen eragina ikertzeko ere eskatu zuen elkarteak, eta hala egin zuten 19 gizonezko eta sei emakumerekin egindako probetan. Horien helburua zen frogatzea diesel motako erregaia erabiltzen duten motorren isuriek ez zutela eraginik giza osasunean.

Volkswageneko Ikuskapen Kontseiluko buru Hans Dieter Potshcek salatu egin ditu peobak, eta iragarri du gertautakoa ikertuko dutela. "Halakoak ez dira inolaz ere onargarriak, eta beraz, gertatutakoa argitu beharko da". Daimlerreko zuzendaritzak ere gaitzetsi egin ditu esperimentuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.