Txinak aurten dagoeneko 82 lagun atxilotu ditu Xinjiang eskualdean -ipar mendebaldean dago-, Pekingo Olinpiar Jokoen kontrako atentatuak prestatzen ari zirela egotzita. Poliziaren arabera, bost taldeko kideak dira haiek. Abuztuaren 8an hasiko dituzte Jokoak.
Musulmanak nagusi dira eskualde hartan, eta uigur etnia dago. Giza eskubideen aldeko nazioarteko hainbat taldek Txina salatu izan dute, "honek Xinjiango independentisten kontrako errepresioa gauzatzeko ekintzak gertatuko direla aipatzen duelako". Urtarrilean Txinako Poliziak bi lagun hil zituen han.
Mundua
Txinak 82 lagun atxilotu ditu aurten, Olinpiar Jokoen kontrako atentatuak prestatzen ari zirelakoan
Xinjiang eskualdean atzeman ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu