Txinako Poliziak uigurrak hiltzen segitzen du Xinjiang eskualdeko hiriburuan -Urumqin-, gaur beste bi hil dituelako, tiroz. Duela zortzi egunetik protestak egiten ari dira uigurrak, euren aurka Gobernuak daukan jokabideagatik, eta Gobernuak asteburuan aitortu du ordutik 184 lagun hil direla. Exekutiboak hasieran esan zuen lagun gutxi baino ez zirela hildakoak.
Tiananmengo 1989ko gertaerez geroztik Txinan jazo den liskar handienetako bat piztu da Xinjiangen. Han etniakoak eta uigurrak ari dira borrokan. Txinarekiko independentzia eskatzen dute uigurrek.
Poliziak atzo, "ordenu publikoa" izatearren, beste muga batzuk ezarri zituen Urumqirako: ezin da labanarik erabili kalean, makulurik ere ez, ezin da aldarrikapen kartelik itsasi, banatu edo oihurik egin, eta herritar denek nortasun agiria soinean izan behar dute, poliziek identifikatzen badituzte ere. "Kriminal talde txiki batek liskarrak" ez sortzeko agindu dute hori.
munDUA