HONG KONG. Txinako Legebiltzarrean aurkeztuko duten Segurtasun Legeak zuzenean eragingo lieke Hong Kongeko demokraziaren aldeko protestei, nahiz eta sedizioa, sezesioa eta «atzerriko esku hartzea» bakarrik aipatzen dituen.
Hong Kongeko Gobernuak babestu egin zuen Pekinen ekinaldia —legeak ez du behar lurralde autonomoko gobernuaren onespenik—. Carrie Lam gobernuburuaren arabera, «estatu bat, bi sistema» ideia sendotzeko balioko du arauak.
Oposizioak, berriz, protestara deitu zuen. Atzoko osoko bilkuran, Starry Lee legebiltzarreko presidentea inguratu zuten, «Hong Kongeko herritarrak askatu!» oihukatuz. Azkenean, segurtasun indarrek eten egin behar izan zuten bilkura. Mugimenduko kideek mobilizatzera deitu dute iganderako eta datorren asteazkenerako.
Txinaren aurkako protestak berpiztu dira Hong Kongen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu