Ugandan oposizioko burua zauritu du armadak

2011ko apirilaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
KAMPALA. Prezioak igo direla-eta Ugandan antolatu dituzten protestak indarrez isilarazi ditu armadak. Atzo, tiro egin zuten Kampalan bildu ziren manifestarien aurka, eta Kizza Besigye oposizioko liderra zauritu zuten. Eskuan jo zion bala batek, eta ospitalera eraman zuten. Horrez gain, oposizioko hainbat kide atxilotu dituzte protestetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.