UKRAINA. Salaketak atzera bota dizkiotenez, helegitea aurkeztu du Janukovitxek

AGENTZIAK - KIEV
2004ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Ukrainako Hausteskunde Batzordeak ere atzera bota du Viktor Janukovitxek, behin behineko lehen ministroak, jarritako salaketak. Janukovitxek joan den igandean egin zuten bozen bigarren txanda baliogabetzeko eskatu zuen.

Marina Stavnitxukek, Hauteskunde Batzordeko presidenteordeak ezagutarazi zuen erakundearen erabakia. Hala ere, minutu batzuk lehenago, Janukovitxen ordezkari Nestor Shufritxek helegitea jarriko zuela iragarri zuen; «zehatzagoa», bere hitzetan.Bozen bigarren itzuliko errepikapenean «irregulartasun oso handiak» egin zituztela onartzeko eskatzen zuen Janukovitxek. Bere ustez, modu horretan ezinezkoa da herrialdeko 225 hautes-barrutien emaitza errealak ezagutzea.Stavnitxukek adierazi zuenez, Hauteskunde Batzordeak aurkeztutako material guztia aztertu zuen, baina bertan ez zuten irregulartasun handirik antzeman.

Auzitegi Gorenak erebaztertu du

Hauteskunde Batzordearen aurrean Janukovitxen ordezkariak argi utzi zuen behin-behineko lehen ministroak ez zuela afera horretan amore emango. Horregatik aurkeztu zuten helegitea atzo arratsaldean. Beren iritziz, «eskakizun zehatzagoak» egin dituzte helegitean.

Janukovitxen taldeak emaitzen aurkako beste salaketa batzuk aurkeztu zituen Auzitegi Gorenaren aurrean. Auzitegi honek, alabaina, eskakizunak baztertu egin zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.