Ukrainako Legebiltzarrean bilera ez-ohikoa egiten ari da. Lehen bilera egin zen asteartean, baina honetan oposizioko diputatuek bakarrik zuten parte hartu, Viktor Justxenko presidente kargura izendatzeko. Gaurko bileran, aldiz, Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politiko guztiek parte hartuko dutela iragarri dute.
Legebiltzarreko presidente Vladimir Litvinek esan duenez, legebiltzarrak "bere gain hartu behar du herrialdean sortu den egoeraren inguruko balorazioa egitea".
Ukraina