Goizeko zortzietan sartu da Espaniako GUardia Zibila Kataluniako Unipost enpresak L'Hospitaleten duen egoitzan. Bigarren aldia da hura miatzen duela. Aurretik irailaren 19an sartu zen, galdeketarako boto paperen bila. Oraingoan ere galdeketarekin lotu ditu miaketa eta zuzendariaren atxiloketa. Bartzeloako 13. instrukzio epaitegiak agindu du operazioa, enpresak galdeketa antolatzeko lanetan lagundu zuelakoan.
Guardia Zibila, baina, urrats bat hurrunago joan da, eta eskatu dio epaileari baimen dezala Generalitateko goi kargudunen kontuen ikerketa, argitzeko zenbateko kopuruak erabili zituzten galdeketa antolatu eta sustatzeko. Ikerketa horre baitan sartuko lirateke Generalitateko kideen kontuak ez ezik, diru publikoa jaso ahal izan zuten enpresak eta horien arduradunak, lehen aipatu Unipost kasu.
Epaileak ez dio oraindik eskariari erantzun, baina galdegin die segurtasun indarrei zehatz ditzatela ikertu beharreko goi kargudunen eta enpresen izenak.