URAKANAK ERAGINDAKO EZBEHARRA

2010eko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Santiagotik Habanaraino bidea egin behar zuen hegazkin bat, 883 hegaldikoa, Santo Spirituseraino soilik iritsi zen atzo. Larrialdi seinalea eman zuen hegazkinak hiri horretatik hamabost kilometrora zela, baina kontrol gunearekin komunikatzen saiatzen hasi bezain laster sistematik desagertu zen hegazkina, eta ezin izan zuten harekin hitz egin. Lur jo eta 68 pertsona hil ziren, hegazkinean zihoazen guztiak; 61 bidaiari eta zazpi langile. Oraindik gertatutakoa aztertu behar badute ere, Kubako aireportuetako agintarien ustez, oso argi dago Tomas urakana handik igarotzearen ondorio izan dela, eguraldia oso nahasia dagoelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.