Protestak herrialde arabiarretan

Urriaren 23an egingo dituzte Tunisiako Parlamenturako hauteskundeak

Hasiera batean, uztailaren 24an ziren egitekoak, baina eguna atzeratzea erabaki dute prestakuntza lanetarako

Erredakzioa
2011ko ekainaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Urriaren 23an Zine el Abidine Ben Ali diktadorearen erregimena bukatu osteko lehen Parlamenturako bozak egingo dituzte Tunisian. Hasiera batean, uztailaren 24an ziren egitekoak, baina Hauteskunde Batzorde Independenteak bozak udazkenera arte atzeratzearen alde egin du.

Atzo hartu zuten erabakia Gobernuko ordezkariek, alderdi politiko guztien buruzagiek eta Hauteskunde Batzordeak eginiko bileran. Hainbat arrazoi izan dituzte data atzeratzeko: hautesle errolda egiteko denbora falta eta alderdi politiko sortu berriek beraien egitura eta programa ontzeko denbora falta, batez ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.