Europako Batasunak (EB) bertako estatu denen balekoa behar du Lisboako Ituna aurrera ateratzeko, Irlandako herritarrek 2008ko ekaineko erreferendumean ezezkoa eman zuten, EBk Irlanda presionatzen jardun berriro antola dezan herri galdeketa, eta honek gaur jakinarazi du deituko duela: urriaren 2an egingo dute.
Micheal Martin Irlandako Gobernuko Atzerri ministroak Itunak garrantzia duela ohartarazi die irlandarrei. "Ona da Irlandarentzat eta ona Europarentzat".
Baiezkoaren aldeko kanpaina egiten ari dira erakunde ofizialak, eta zabaldu dute azken inkestek diotela baietzak irabaziko duela bigarren galdeketan.
MunDUA