Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko (PAN) presidenteak Israelek Zisjordanian (Palestina) dituen kokaguneak bukatzeko exijitu du gaur, baina urriaren 4ra arte ez da jakingo halakorik gertatuko den. Izan ere, orduan bilduko dira berriro Israelgo eta Palestinako buruzagiak.
Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearekin batera agerraldia egin du Abbasek gaur, Parisen. "Baikor izaten segitu beharra daukat", esan du PANeko buruak. "Azkenean iritsiko gara akordiora eta sortuko dugu Palestinako Estatua, israeldarrek badakitelako bakerik gabe ezin dutela jarraitu bizitzen".
Sarkozyk adierazi du Israelek amaitu egin beharko lituzkeela kokaguneak. Gaur Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin ere batuko da.
mundua