Ustezko 150 ekintzaile hil dituzte Afganistan bonbardatuta

Justizia ministroa kargutik kendu du Karzaik, hark presidente izateko asmoa iragarri ostean

Erredakzioa
2008ko uztailaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Azken egunotan ugaritu egin dira borroka eta erasoak Afganistanen, batez ere, ekainean Iraken baino soldadu atzerritar gehiago hil zirela jakin ostean. Horiek hala, ustezko 150 ekintzaile hil zituzten atzo AEBetako eta Afganistango indarrek, Pakistanekin mugan dagoen Paktika probintzia bonbardatuta. Akram Khalpauak gobernadorearen esanetan, goizaldean 350 lagunek kontrol gune bati eraso ostean, Afganistango indarrek laguntza eskatu zieten AEBei.

Bestetik, nazioarteko indarrek ukatu dute joan den asteleheneko erasoetan 30 zibil hil izana. Herritarren hilketa Poliziak eta Nuristango gobernadoreak salatu zuten. Baina, ISAFen arabera, erasoa ez zen haiek esandako inguruan izan, eta hildakoak ekintzailea ziren. Bonbardaketa hori izan baino ordu batzuk lehenago bederatzi militar estatubatuar hil zituzten ekintzaileek Nuristan probintzian, segurtasun indarren base bati erasota. Atzo AEBetako armadak alde egin zuen base horretatik, segurtasuna bermatzea «ezinezkoa» zela argudiatuz.

Gobernuan ere gauza ez daude lasai. Afganistango presidente Hamid Karzaik Justizia ministroa kargutik kendu zuen atzo, hark presidentetzarako bozetara aurkeztuko zela iragarri ostean. Karzairen arabera, iragarpen hori dimisioa ematearen pareko da, «Justizia ministroak alderdikeriarik eta lotura politikorik gabekoa behar duelako izan». Abdul Jabar Sabet ministro ohiak gaitzetsi egin du erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.