Vatikanoak protesta egin du Belgikako Elizan egindako miaketengatik

Poliziaren «metodo bortitzak» kritikatu ditu, baina umeen aurkako sexu erasoen ikerketa babestu du

Erredakzioa
2010eko ekainaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Vatikanoak protesta egin du herenegun Bruselako (Belgika) artzapezpikuaren egoitzan egindako miaketengatik. Poliziaren jarrera bortitza salatzeko, Charles Ghislain Belgikako enbaxadorearekin bildu da Dominique Mamberti Estatuekiko Harremanetarako Vatikanoko idazkaria. Mambertik zenbait kardinalen hilobiak ireki izana salatu du.

Dena dela, idazkaria ikerketaren alde agertu da: «Vatikanoa bekatuzko ekintza ororen eta adingabeen aurkako sexu erasoen kontra dago eta beharrezkoa ikusten du ekintza horiek ikertzea eta arduradunak epaitzea». Bruselako artzapezpiku ohiak sexu erasoak onartu ondoren abiatu zen ikerketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.