Venezuelako bozetan garaipen sendoa lortu dutela dio Hugo Chavezek

Gehiengo kualifikaturik gabe bere iritzia aintzat hartu beharko duelako, negoziaziorako deia egin du oposizioak

Erredakzioa
2010eko irailaren 29a
00:00
Entzun
Hugo Chavezek uste du Venezuelako Parlamenturako hauteskundeetan «garaipen sendoa» lortu dutela. Oposizioari, berriz, gogoeta okerra egitea egotzi dio: MUD Batasun Demokratikoaren Mahaiak, oposizioko aliantzak, ofizialismoak baino boto gehiagoeskuratu dituela defendatu du igandeaz geroztik. Haatik, presidentearen hitzetan, bototan ere eurak izan dira garaile irtendakoak. «Venezuelako Alderdi Sozialista Batuak 5.442.060 boto lortu ditu, eta MUDek, 5.320.175; hori da ezagutzen dugun egia bakarra», adierazi du Chavez presidenteak. Haren hitzetan, oposizioko aliantzak bereak ez diren botoak zenbatu ditu. «Ez dute inolako lotsarik gezurretan aritzeko», gaineratu du gero.

Ofizialistek 98 eserleku lortu dituzte Venezuelako Legebiltzarrean; MUPek, berriz, 65 diputatu izango ditu hurrengo legegintzaldian. Venezuelako Asanblea Nazionala 165 kidek osatzen dutedenetara; hortaz, Chavezek gehiengo kualifikatua galdu du Legebiltzarrean. Aurrerantzean oposizioarekin negoziatu behar du aurrera eraman nahi dituen erreformak gauzatzeko.

Elkarrizketarako deia egin du, hain zuzen,oposizioak. «Hauteskundeetako emaitzek bi sektoreen arteko negoziazioa ekarri behar dute. Horri esker lortuko dugu herriaren mesedetan lege berrian onartzea», adierazi du Pablo Perez Zuliako gobernadoreak. Parlamentu berria lanean jarri arte, erreforma nagusiak eteteko ere eskatu dio Chavezi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.