Jorge Rafael Videla diktadore ohi argentinarraren aurkako nazioarteko atxilotze agindua eman du Nurenbergeko Auzitegiak (Alemania), bere diktadurapean (1976-1981) desagerrarazi, eta, ondoren, hil zuten alemaniar baten heriotzan ardura duelakoan.
Alemaniako Justiziak joan den urte bukaeran kasua berriz ireki zuen, 1978an desagerrarazitako Rolf Stawowiok alemaniarraren gorpua aurkitu baitzuten Argentinako hobi komun batean. 2008an kasua artxibatu egin zuten, Argentinako Justiziak ez baitzuen onartu Videla Alemaniara estraditatzerik.
2008ko urritik, Videla Argentinako espetxe militar batean preso dago.
1976 eta 1983 artean iraun zuen diktadura militarrak Argentinan, eta giza eskubideen aldeko erakundeen arabera 30.000 lagun desagerrarazi eta hil zituzten militarrek aldi horretan.
Mundua
Videla diktadore ohi argentinarra atxilotzeko agindua eman du Alemaniako Justiziak
Diktadura militarraren garaian desagerrarazi eta hil zuten alemaniar baten heriotzarengatik eman du agindua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu