HELSINKI. EAP Europako Alderdi Popularrak kongresua hasi zuen atzo Helsinkin. Europako Batasuneko herrialdeetako alderdi eskuindar nagusiak biltzen dituen taldeak heldu den urteko Europako hauteskundeetarako hautagaia aukeratuko du gaur. Bi politikari lehiatuko dira Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidentearen postua hartzeko hautagai izateko: alde batetik, faboritoa, Manfred Weber EAPko talde parlamentarioko presidente eta Bavariako CSU Alderdi Sozial Kristauko buruzagiordea; eta, bertzetik, Alexander Stubb Finlandiako lehen ministro ohia.
Atzoko saioan, alderdiko kideek ebazpen bat onartu zuten «populismoen, muturreko nazionalismoen, desinformazioaren, diskriminazioaren eta legearen agintearen aurkako mehatxuen» kontra.
Weber popularren hautagai izateko faboritoa da gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu