Sexu erasoak egin dituelakoan, ikerketa berriz zabaltzeko agindu du Suediako Fiskaltzak, Julian Assangeren aurka, WikiLeaks informazio ezkutua zabaltzen duen webguneko sortzailearen aurka. Abuztuaren 21ean goizean susmagarria izan zen eta arratsaldean zuritua, sexu erasoak egitea leporatu ziolako Suediako Justiziak. Arratsaldean, berriz, salaketa bertan behera utzi zuen. Assangek "etsaien azpijokoa" salatu zuen orduan. Wikileaksek Afganistango gerraren inguruko 77.000 txosten inguru eman ditu plazara besteak beste, eta AEBetako Defentsa Departamentuak ez du begi onez ikusi hori.
Suediako Fiskaltzaren arabera, "delitua egin dela pentsatzeko arrazoiak badaude. Une honetan daukadan informazioarekin, egindako delitua sexu erasotzat hartuko nuke, baina oraingoz ez dago bestelako daturik eta ikerketa bat egitea beharrezkoa izango da azken erabakia hartzeko". Abuztuaren 25ean, Fiskaltzak adierazi zuen, jazarpenagatik ikertuko zutela. Orain sexu erasoa ere gehituko diote.
Mundua