Xanana Gusmao gerrillari ohia da faborito Ekialdeko Timorren gaur egingo diren bozetan

Gobernua duela urtebete piztu zen krisiari irtenbidea emateko gai izatea espero dute herritarrek

Kristina Berasain Tristan.
2007ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Ekialdeko Timorren duela urtebete baino gehiago piztu zen krisiari irtenbidea emateko ezinbestekoak izango diren hauteskundeak egingo dituzte gaur. Xanana Gusmao buruzagi independentista eta gerrillari ohiak sortutako alderdia da faboritoa hauteskundeak irabazteko.Mari Alkatiri lehen ministro ohia, hala ere, sostengu zabala izatea espero da eta bera izango da independentziaren ikur izan zen buruzagiaren aurkari nagusia.

Fretilin alderdian batera aritu ziren gaur aurrez aurre lehiatuko diren bi hautagaiak. Xanana Gusmao, alta, alderdi berri bat sortu du lehen ministro ohiarekin zituen ezadostasunak handitu ostean. Alkatiri iazko ekainean dimisioa eman zuen polizia eta armadaren artean sortu ziren liskarren harira. Armadako hainbat kide -uhartearen mendebaldekoak guztiak- bazterketa salatu eta hainbat protesta ekintza egin zituzten. Poliziak gogor ekin zuen euren kontra eta liskarrek gizartean ere eragina izan zuten. Orotara 30 lagun hil ziren. Beste 155.000 pertsona euren etxeetatik ihes egin behar izan zuten.

Legebiltzarreko bozen ondoren sortuko den exekutiboa orduan piztu eta oraindik ere konpondu gabe dagoen krisiari irtenbidea espero dute herritarrek. Milioi erdi bat lagun izango dute bozkatzeko eskubidea eta hamalau alderdi edo koalizioren artean erabaki beharko dute. Legebiltzarrean orotara 65 diputatu daude eta alderdi bakar batek 33 eskuratzea beharko du gehiengoan agintzeko.



BOST URTEKO INDEPENDENTZIA. Ekialdeko Timorrek 2002ko maiatzaren 20an lortu zuen independentzia. Indonesiaren menpe egon zen hogeita bost urtez eta erreferenduma egin zuten 1999. urtean. Independentziaren aldeko boza nagusitu zen. Fretilin alderdiak botoen %57 lortu zuen 2001. urtean. Iazko apirilean egin ziren presidentetzarako bozen lehen itzulian ere nagusitu zen baina maiatzaren 9an egin zen bigarren itzulian porrot egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.