Ekintzaile xiitek Yemengoko egoitza militar baten kontrola hartu dute Amran eskualdean eta 70 soldadu atxiki dituzte. Yemengo ipar-mendebaldean dago Amran.
Saghir Bin Aziz diputatuaren eta Abdel Malek-en aldeko jarraitzaileen artean atzo izandako borroken ondorioz egin dute ekintza xiitek, aurrenaren etxetik gertu samar. Hogei lagun hil ziren borroketan. Xiitak Abdel Maleken aldekoak dira.
mundua